menu_open Columnists
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close

Piketeetan parte hartu duen herritar bat atxilotu dute Errenterian

17 0
17.03.2026

Ertzaintzak Errenteriako Erdialdean jardunean zen piketeetako bateko kide bat atxilotu duela jakinarazi du Oarso Bidasoko Hitzak. 09:00etan hasi dira herriaren Erdialdetik bere zereginarekin informazio eta aldarrikapen taldeak, eta Niessen merkatalgunean izan ondoren, Iztieta aldean Ertzaintza piketearen kontra oldartu, eta bertan zenetako bat atxilotu egin du. Taldean zeudenen kontrako karga ere egin du.

Hedabideak adierazi duenez, “oso era bortitzean” atxilotu dute. Lurrera bota dute atxilotua, eta han jarri dizkiote eskuburdinak. Piketean zirenetako hainbat kolpatu egin ditu poliziak. Atxilotua Errenteria-Oreretako Ertzain Etxera eraman dute.


© La Haine