Presaren ondorioak
Azkenaldian bururik gabe bezala nabil, eta egia esan, ez da metafora huts bat. Goizak kaosa dira. Bi alabak jantzi, motxilak prestatu, etxeko atea itxi eta korrika irten, helburu bakarrarekin: eskolara garaiz iritsi eta azkenik A8a gurutzatu lanera joateko. Bidean, badirudi nire burua atzean uzten dudala. Ostegunean, esaterako, giltzak galdu nituen. Spoiler: nik neuk ezkutatu nizkion........
