Bide onetik
Sarritan esaten dogu garaipenak zein porrotak ez dirala bardinak izaten. Batzuk beste batzuk baino gozogoak edo garratzagoak, mingarriagoak izaten dira. Athleticek garrantzi handiko garaipen gozoa lortu eban domekan Realaren aurkako derbian, urrezko hiru puntu eskuratuta. Garaipen garrantzitsua da auzoko taldearen aurka lortutakoa dalako, bigarrena dalako segiduan eta sailkapenean gorantz begiratzen hasteko aukerea emoten dauelako, denporaldi hasiera gora-beheratsuaren ostean. Pentsa lei Terzicen proiektua itxura ona hartzen hasi dala. Entrenatzaile alemaniarrak partiduaren osteko prentsaurrekoan esan eban lez taldea bide onetik dabilela erakusten dau Realaren aurka egindako partiduak.
Ez jakon osagarririk falta izan domekan San Mamesen jokatutako derbiari. Ez zan ohiko derbia izan, tarteka joko ikusgarriaz gozatzeko aukera euki genduan-eta. Hasteko, berrogeta hamar mila zale baino gehiago batu ziran........
