Aukera galdua
Osasunaren aurkako partiduak zapore garratza itxi deusku. Egia da etxetik kanpo ez galtzea positiboa dala beti, bai, baina Athleticek aukera ederra galdu eban hiru puntu eskuratzeko Sadarren. Partidu bikaina egin barik, Terzicen gizonak aurkaria baino gehiago izan ziran, bigarren zatian batez be. Halandabe, zuri-gorrien nagusitasunak ez eban islarik izan markagailuan partidua amaitzeko bost minuturen faltan Nico Williamsek Aitor Fernandezean atea zulatzea lortu eban arte. Partidua erabakita egoala zirudienean, ordura arte Unai Simonen ate aurrean ezer gitxi eginda egoan Osasunak bardinketearen gola sartu eban zuri-gorrien huts egiteak eta suertearen laguntzeagaz. Puntu bik ihes egin eben minutu baten.
Liga txapelketearen ia herena jokatuta, Edin Terzicek nahiko garbi dauka bere hamaikakoa. Athleticeko entrenatzaileak Realaren aurka garaipena eskuratu eban........
