Maricarmen eta Mariví
Polizia ikusi dut Maricarmen bere etxetik indarrez ateratzen eta une batean nire ama imajinatu dut halako egoera batean. Seguraski denek irudikatu dugu gure ama, edo gure izeko, edo gure amona. Horrek piztu du gugan sua, identifikazio horrek, gizartean berria ez den arazo bati izen abizenak jartzeak: aurpegi bat, pertsona konkretu baten istorio bat ezagutzeak. Jarri iezaiozu arazo bati izen propio bat, izan Madrileko Maricarmen edo Erandioko Mariví, eta arazoak abstraktu izateari uzten dio........
