Bisita
BART, heriotzaren bisita jaso dut. Aurrez esan dit lasai egoteko. Hitz egitera baizik ez datorrela. Eta orduan jarri naiz urduri, zer zor, zer etxeko-lan ote dudan egin gaberik.
Berehala argitu dit ez dela ni mundu honetatik eramango nauena. Mundu naturalera hurbildu den arima piela dela. Harridura adierazi dit, herritarrek heriotzari agertzen dioten errespetu eta beldur maila txikiaz. Bizitzari begiratzen dioten modu arloteaz. Dena jolas bat bailitzan. Ze kontzientzia gutxi daukagun mundu........
