Ongi etorri euskararen mundura harrera jardunaldiak izan berri ditugu Gasteizen, Euskalgintzaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzak antolatuta. Euskararen biziberritze prozesuaren egungo erronka nagusietako bat da gurera datozen herritar berriak helburu hori erdiesteko aliatu egitea. Hau da, euskararen ezagutza eta erabilera sustatzeko, funtsezkoa da etorri berriei ere harrera linguistiko egokia eskaintzea, euskararen transmisioa eta ikasketa-prozesua errazteko, bai eta euskararen komunitateko kide aktibo bihurtzeko ere. Gizartearen inklusibitatea eta parte-hartzea oinarrizkoak dira euskararekin lotutako hizkuntza politika arrakastatsua izan dadin eta, horretarako, metodologia eta politika eraginkorragoak behar ditugu. Bide batez, ez dezagun utzi etorri berrien bizkar gainean bakarrik, euskararen biziberritzearen erantzukizun osoa, kudeaketa eta harrera egokiak egin beharko bailirateke hizkuntzaren aldagaia ageri den egoera guzti-guztietan, administrazioetatik........