Larrialdia

Tanta hotzak gogor jo ditu, azken egunotan, Valentzia aldea, Albacete, Andaluzia, etab. Hainbat errekak eta ibaik gainezka egin dute eta urak bere bidean zegoen guztia suntsitu du: ibilgailuak, eraikinak, zubiak... Pertsonak ere eraman ditu, egoera beldurgarriaren adierazle. Meteorologoei esker ikasi dugu gertatzen ari diren tanta hotzak, izatez, ez direla klima aldaketaren ondorio, lehenago ere gertatzen baitziren. Hala ere, klima aldaketa zein ekosisteman egin ohi diren esku-hartze neurrigabe eta desegokiak fenomeno horiek indartzen ari dira eta muturrekoago bilakatzen. Egoera iragarrita egon arren, eta legediak zein protokoloek erantzuna kudeatzeko modua zehazten badute ere, kasu honetan ez dira garaiz hartu katastrofeari aurre egiteko beharrezko neurriak; era berean, nabarmenak izan dira zenbait politikariren gaitasuna falta eta ezintasuna tamaina honetako egoera baten aurrean erabakiak hartzeko, bai eta erakundeen arteko koordinazio eza, eskura dauden baliabideak azkar eta garaiz koordinatzeko. Suntsitzea bistakoa izan........

© Noticias de Navarra