Gaztelu bat Libanon |
Benjamin Netanyahuk adierazi zuen orain dela gutxi Gazako % 70aren kontrola hartuko duela (orain duen % 60a gutxi irudituko zaio). Hartu behar duen % 10 horretan jendea biziko da, baina hori gutxienekoa izango da harentzat, metatuko dira palestinarrak gelditzen zaien lurralde txikian okerrenaren esperoan. Libanon gurutzatuek eraikitako gaztelu bat ere du kontrolpean, eta Israelgo bandera paratu dute erortzear dagoen dorre batean (gaztelua ohituta egongo da, Israelek okupatu baitzuen aurrekoan, XX. mendearen........