Sustraiak zaindu, euskara loratu

Okindegian sartu eta irribarre batekin “Egun on! Ogi bat, mesedez” esatea. Parkean “Kontuz! Ez erori” hitzek airea zeharkatzea. Dendan “Zer moduz?” agurrak elkarrizketa bat piztea. Telefonoa hartu eta “Bai, esan” naturaltasunez ateratzea. Taberna bateko barran azken partidaren inguruko eztabaidan euskaraz ere jardutea. Eskolako atean “Ondo pasa, laztana!” desioak eguna martxan jartzea. Eguneroko une txikiak dira. Ia oharkabean pasatzen direnak. Baina horietan hizkuntza bat loratzen da.

Estellerrian badakigu zer den sustraiak zaintzea. Badakigu zer den zailtasunen aurrean tinko irautea. Duela 55 urte, Lizarra Ikastolaren lehen urratsak eman zirenean, euskararen alde egitea ez zen bide erraza. Garai hartako familia eta irakasle askok konpromisoz eta ausardiaz egin zuten aurrera. Urteekin, beste hainbat eragile, talde eta hezkuntza-komunitate........

© Noticias de Navarra