Ez naiz pop zalea. Erritmo gogorragoak maite ditut gehienbat eta folkak, soulak eta bluesak asetzen didate eztiagoen premia. Musika elektronikoak, bertzalde, hotz uzten nau. Gaztetan bai, probaren bat egin nuen, baina adinaren berezko esperimentazio nahiari egozten diot. Agudo etorri nintzen berriz nire onera, erran nahi baita gitarrak, baxoak eta bateriak osaturiko hirutasun saindura. Eta oraindik ez dut erran: mitologiaren kontuak aspertu egiten nau eta mikologiarekin........