We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close
Aa Aa Aa
- A +

Eta hortara goaz

1 0 0
04.12.2019

Frisian kontatu dute, Leeuwadernen, hizkuntza gutxituen gaineko nazioarteko kongresu batean. Landa eremuan bizi diren gazte irlandarrek hiriburuetara alde egiten dute. Horrela jokatzeko arrazoia bat eta bakarra da: ibilbide profesionala garatzeko aukerak Dublin moduko hiri handietan dituztela. Baina Irlandako gazte horiek badute hizkuntzari dagokion bereizgarri bat. Irlanderaz gehien egiten den guneetan bizi dira, gaelera gehien hitz egiten den eremu geografikoetan, Gaeltacht izenekoetan. Gehienek gaelera dute etxeko hizkuntza. Baina hiriburuan nekez egin daiteke gaeleraz, Bilbon euskaraz nekez mintza daitekeen bezalaxe. Gazte horiek Dublin bezalako hiriburuetako lan aukerei heldu ahal izateko etxekoa duten hizkuntza bazterrean utzi beharrean dira. Landa eremuan lan egiteko aukera izango balute, bertan goxo egingo lukete, bertan geratuko lirateke eta gaeleraz egiten jarraituko lukete egunerokoan. Irlandako Gobernuak gero eta diru gutxiago bideratzen du landa eremua biziberritzeko. Horren ondorioz, landa eremuko komunitateak gainbehera bizi du gazteek bertatik alde egiten dutelako eta, gazteekin batera, hiztun komunitateak bizirik jarraitzeko aukera desegiten delako azukrea kafesnetan bezalaxe.

Ipar Euskal Herriko gazteekin gertatzen ari dena ez dago Irlandako egoera horretatik oso urruti. Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoako gazte euskaldunak -etxetik euskaldun direnak eta asko baxoa arteko ikasketak euskaraz egindakoak ere badirenak- ikasketak bukatutakoan, bereziki unibertsitateko ikasketak amaitutakoan, maiz askotan,etxe ondoan ikasketa horiekin uztartzen den lanik aurkitu ezinik ibiltzen dira, Ipar Euskal Herriko egitura ekonomikoa oso mugatua........

© Noticias de Álava