Aurrekoetan nion lez, aita, Inosen, 1915-I-16an jaio zen Donostian, 98 urterekin hil. Urte luzetan izkutuan idatzi eta ongi gordetako zirriborrotutako gogoeta ugari, baita filofia kutsukoak ere, eta ideia multzoz osaturiko, eta ondoren aurkitutako hainbat orrialde, maitasun osoz, garbitu, eguneratu eta biotzez txukundu eta paratu ondoren zatika argitaratzen ditut, lautan hain zuzen. Gudari izandakoa Saseta Batailoian bere bi anaiekin batera. Espetxeak ezagutu zituena luzaroan, euskal “erresistentzian” aritutakoa, gizon argia, autodidakta, jakituna serioa, nortasun zorrotzekoa, irakurle amorratua, idazle bikaina, euskalduna, abertzalea, fededuna baina ez klerikala. Bere hainbat orrialdek Euskal Herriaren Adiskideen Elkarteko Egan literatura aldizkarian aspalditxo argia ikusi zuten. Beste batzuk saltoka dabilzkit etxean zehar bere destinoaren zain betiere. Bedi bada hauxe, gaurkoan hirugarrena:
François Miterrandek errepikatzen zuen bezala, sozialistek aurreratzen duten proiektua handiagoa da beren pertsonak baino eta kolektiboki defendatzen duten xedea indartsuagoa berak indibidualki baino. Derrigorrezkoa da gazteen langabeziaren aurkako ekintza behar bezain bortitza eta iraunkorra izatea. Horretan huts egitea, zalantzarik gabe, hirietako biziera zauritzen duen ebakia sortzea da eta horrela hausten den orekak gazte jendearen delinkuentziaren iturria bultza dezake. Gutxitu behar da, desagerrarazi posible balitz desberdintasuna, amildegia herrialde aberats eta herrialde behartsuen artean. Diferentzia larri hori desagertzen ez den bitartean, miseriaren immigrazioak iraun egingo du.
Mundu osoko politika aurrerakoi eta noblerik baldin bada gure planetarako horixe bai egiaz eta benetan. Arazoa ez da konpontzen jendea jendearen kontra altxatuz, taldea taldearen aurka jarriz, baztertuak gorapenaren bidean altxatuz baizik. Gure txanda da. Guri tokatzen zaigu etapa berri bat hastea, orrialde berri bat idaztea, bestelako ikasturte........