Bi bidaiari zeramatzan autoa aitzina egin ezinik gelditu zen lehengo larunbat arratsean, Urbasan, Ubabako begiratokitik hurbil. Pilatosen balkoia ere erraten zaio bazter horri. GPSari kasu eginez, pistaz pista ibiliak ziren kotxea lokatzean trabatu zitzaien arte. Itxuraz, ez zuten berehala laguntza eskatu, atakatik beren kabuz ateratzeko gauza izanen zirelakoan. Orduak joan orduak etorri etsi zuten noizbait. Gauerdian lotu ahal izan zitzaizkion berriz........