Koherentziaren arrakalak |
Munduari begiratzeko bi modu ditugu: bata, hitz dotorez eta elkartasun-aldarriz janzten duguna; bestea, kontraesan-irudipenik gabe erosotasunez bizi dugun egunerokoa. Palestinarrenganako elkartasuna begien bistakoa da edozein herritako ezein kaletan. CAF enpresari bizkarra ematea haren jokabideak merezi duen ondoriotzat dugu, lurralde okupatuetan negozioa egiten ari den enpresari albo-kalteak pairaraztea gure pentsakerarekin koherente begitantzen zaigu. Ispiluari hurbilagotik begiratzean, baina, gure diskurtsoari arrakalak ikusten zaizkio.
Bost hamarkada igaro dira Marokok Mendebaldeko Sahara okupatu zuenetik. Geroztik,........