56 segundoko amildegia
Mendian, amildegiak metroka neurtzen dira. Futbol finaletan, segundoka. Baenak sartu zuen penaltitik Marinek sartu zuenaren bitartean, 56 segundo joan ziren. Amildegi bat, azkena, inoiz errealitate bihurtzetik hain hurbil egon den amets hori gauzatzeko. Oraindik ametsak eskapo egin dezake. Ia minutu bat non amets horren hurbiltasunak negar gogoak ematen dituen. Eta malkoak begietara igotzen direnean, hitzak ez dira ateratzen. Eta eduki nahiko genituzke Marinek Historiarako Penalti hori sartutakoan. Aurretik egindako guzti hori gabe, iritsiko ez zena. Ordura arte egindako guztiak zentzua izan dezan behar den penalti bera. Futbol-zelaian bagina, bururik gabeko oilaskoak bezala egingo genuke korrika. Harmailetan, salto eta besarkatu egiten gara, ez dakigun zerbait zezelkatzen dugun bitartean. “Txapeldunak” esatera asmatzen dugu, “vamos”, agian, edo beste edozein oihu. Momentu horietan edozer gauza pasatzen da burutik: gurekin ez daudenez akordatzen gara, baita bizitzan jasotako kolpeez. Poztasunaren ateak parez pare ireki direla ikusi, eta barrutik ateratzen den zoramen oihu hori bezain nahasiagorik eta, aldi berean, argiagorik ez da. Marinek 56 segundoko amildegi hori gol batez gainditu eta gero, hori izan ginen Cartujan.
