Uztailaren 14an manifestazioa eginen dute Ezpeletan, asimilazioaren aurka |
Frantziako nazioaren besta eguna da uztailaren 14a, eta U14 kolektiboak egun hori hautatu du protesta egiteko, Ezpeletan (Lapurdi). “Asimilazioa borrokatu” lelopean eginen dute manifestazioa, eta arratsaldeko 19:00etan abiatuko da kolektiboak deitutako martxa, herriko merkatu estalitik. Mobilizazioan parte hartzera deitzeko helburuarekin, ekintza bat gauzatu zuten pasa den astean: “France”........