Hainbat gaztek Mungiako Errota Gaztetxea berreskuratu dute herriarentzat
Errota Gaztetxea okupatu dute berriro Mungiako gazteek. Errota gaztetxearen eraikinak udal jabetzakoa da, eta, iazko uztailetik, gazte asanbladak ezin zuen espazioa normaltasunez erabili. Uztailaren 15ean jaso zuten udalaren dei bat, Gaztetxean "ikuskapen tekniko" bat egin behar zela esanez. Udalaren arabera, inspekzioa biharamunean egitea adostu zuten “leku publiko horren erabilera pribatiboa egiten zuten pertsonekin”. Azkenean, baina gazte asanbladakoak ezin izan ziren hitzartutako orduan agertu, eta udala abisatu zuten. Hala ere, uztailaren 16an, eta gazteei ezer jakinarazi egin gabe, gaztetxera sartu........
