Hainbat banketxe seinalatu ditu JARKI antolakunde iraultzaileak

Banketxeetan “gerra kapitalistek ordain dezatela” lelopean margoketak egin eta hauen praktikak jasotzen zituzten afixak itsatsi ditu JARKI antolakunde iraultzaileak. Ekintza honen bitartez BBVA, Santander, Sabadell, Kutxabank, BNP bezalako bankuek industria armamentistikarekin daukaten erlazioa salatu nahi izan du.

JARKI antolakunde iraultzaileak salatu du kapitalaren "zuzeneko diktaduran" murgilduta bizi garela, eta honen menpean gerraren "zurrunbilo amaiezinera" lotu nahi dutela Euskal Herri Langilea: "gerra hotsak Euskal Herritik urrun geratzen badira ere, ez da zaila hauen aztarna gure atarira arte luzatzen denaz konturatzea, bakearen eta ordenaren maskarek konplizitatea ezkutatzen baitute". Segidan, "interes politikoetatik haratago", ohartarazi du kapitalismo........

© La Haine