Grupo Vocento eta Cadena Ser seinalatu ditu JARKI antolakunde iraultzaileak |
El Correo egunkariaren egoitza bati eta Prisa taldeko Radio San Sebastian irratiari “Gerra inperialistaren konplize“ lelopean margoketak egin dizkie JARKI antolakundeak. Ekintza honen bitartez, Grupo Vocento eta Cadena Ser bezalako komunikabideak kapitalismoaren eta inperialismoaren bozeramaileak direla salatu egin du. Maiatzaren 1aren harira antolakundeak egin duen bigarren ekintza da hau. Izan ere, hainbat banketxe seinalatu zituen joan den astean, hauek industria armamentistikarekin daukaten erlazioa salatzeko.
JARKI antolakunde iraultzaileak salatu duenez, “eskubide zibil eta politikoen murrizketaren testuinguruan”, askatasun politikoa errotik ezabatzen ari dira. Bide horretan, informatzea ez dela “aukera ona” adierazi du antolakundeak, “negozio errentagarria ez den heinean”. Hortaz, hainbat hedabide kapitalaren........