Gaur 39 urte bete dira Mikel Zabalza hil zutenetik. 1985eko azaroaren 26an atxilotu zuen Guardia Zibilak, Ion Arretxe, Idoia Aierbe, Aitor Zabalza eta Manuel Bizkairekin batera. 20 egun geroago, Bidasoa ibaian agertu zen Zabalzaren gorpua, tortura zantzuekin. Bertsio ofizialak esan zuenez, guardia zibilei arma-zulo bat erakustera zihoala, ihes egin eta zulo batetik ibaira erori eta bertan itota hil zen; hala ere, zantzu ugarik eta indar errepresiboen kideen testigantzek Mikel Zabaltza torturapean hil zela adierazten dute. Pedro Gómez Nieto........