Desobedientziaren bidea hartuz, Bernat Etxepareko ikasleek euskaraz erantzunen dute Matematika proba

Matematika proba euskaraz pasatzeko ukazioaren aurrean, azken egunotan Ipar Euskal Herrian desobedientzia ekimenak ematen ari dira. Atzerapen baten ondoren, apirilaren hasieran iritsi zen Bordeleko Akademiak lehen mailako baxoko (16-17 urte) Matematika azterketa euskaraz egiteko egindako eskaerari emandako ezezkoa. Horren harira, hezkuntza komunitate euskaltzalearen erantzuna berehala heldu zen: alde batetik, Azterketak Euskaraz dinamikak “Baxoa euskaraz!” leloa zuten kartelak jarri zituen Akademia Ikuskaritzaren Baionako eta Donapaleuko egoitzetan; bestetik, Akademiara eta Hezkuntza Ministeriora gutunak modu masiboan bidaltzeko ekimena abiatu zuen, eta adierazi zuenez, 5.000 gutun baino gehiago igorri dira.

Bide horretan, prentsaurrekoa egin dute gaur Bernat Etxepare lizeoan, eta lehen mailako ikasleek jakinarazi dute matematikako azterketa euskaraz erantzungo dutela. Lizeoko 150 bat ikasle dira azterketa pasatzera........

© La Haine