Gurdi Gaztetxea jaio da, Laudioko gune autogestionatu berria |
Suberri Gazte Asanbladak Landaluze auzoko Gurdigilea jatetxea zenaren eraikina berreskuratu berri du, Laudion espazio autogestionatu berri bat garatzeko asmoarekin. Gurdi Gaztetxea izenarekin jaio da espazio berria eta "azken urteetan Laudion gazte antolakuntzarako izandako hutsuneei aurre egiteko helburua" izango du, Suberriko kideen hitzetan.
"Urduritasun eta ilusio handiko" egunak datozela iragarri du Suberri Gazte Asanbladak, eta herriko gazteen parte hartzea ezinbestekoa dela azaldu dute. Espazioa........