Konponbiderik gabeko desoreka?

Askotan salatu dugu Ordizian eskolen artean pairatzen dugun desoreka (gehiegitan). Beste hainbatetan eskatu diogu Eusko Jaurlaritzari neurri zehatzak har ditzala egoera bideratzeko. Baina Hezkuntza Saileko arduradunek tematuak dirudite Ordiziako desoreka betikotzearekin.

Ordiziako herritarren bostetik batek jatorria atzerrian du. Edonola ere, familia hauetako haurren proportzioa nabarmen handiagoa da. Haurrik txikienen artean, bostetik biren familiek atzerrian dute jatorria. Eta nekatzeraino azaldu dugun bezala, gehienek Eskola Publikoan ikasten dute; jatorria atzerrian duten familietako lau haurretatik hiruk, alegia. Jatorria Euskal Herrian duten familietako hiru haurretatik bat besterik ez dago, ordea, Eskola Publikoan.

Desoreka are handiagoa da familien euskara ezagutzari dagokionez; euskara ezer ez edo gutxi dakiten lau familiatatik hiru eskola publikoan........

© El Salto