Eta bihar, zer neurtuko du PISA azterketak?

Soziolinguista eta Euskaltzaindiko Sustapen batzordeko kidea

Bazterrak aztoratuta ditugu hezkuntza arloko azken PISA azterketaren txostenak erakutsitako emaitzekin. Irakurmenean etorri omen da hondamendia. Gure gazteak ez omen dira gai elkarren segidako 400 hitz ulertzeko. Euskaraz ere ez. Eta, hara zein egin duten ezin ulertu horren erantzule: euskara bera eta adimen artifiziala. Biak omen ditugu gertatutako makurraren eragile. Espainolismo linguistikotik betiko lepotik egin dute: PISAko emaitza txarrak ama hizkuntza gaztelania duten ikasleek azterketa euskaraz egin dutelako gertatu omen dira. Hortik antolatu dute erasoa.

Teknologiaren kontu hori, berriz, ez da gaur goizekoa, kate luzekoa baizik. Gizakia gizaki denetik betidanikoa da teknologiarekin duen lotura hori. Ildo beretik, ez da gaurkoa teknologia baten aurrean adimena eta giza trebetasuna galtzeko beldur haizea. Antzinako Grezian, idazkeraren asmaketa zabaltzen hasi zenean, Platonek bere Fedro elkarrizketan kontatzen duenez, Sokratesek berak gogor kritikatu zuen asmakizun berria. Haren ustez, gogoan atxikitakoak idazteak gizakiaren memoria suntsituko zuen; burua nekatzeari utziko genion jakituria idatziz lagata, eta gazteak ezjakin harro bihurtuko ziren, benetan ezer jakin gabe dena zekitela pentsatuko........

© El Diario Vasco