menu_open Columnists
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close

Kontraesanak

14 0
06.03.2026

Estatu Batuek eta Israelek Iranen aurka abiatutako erasoek eta ondoren etorritako irandarren kontraerasoek mila hildakotik gora eragin dituzte dagoeneko, baita milaka zauritu, desplazatu eta oraindik ... aurreikusi ezin daitezkeen ondorio ekonomiko eta geopolitikoak ere. Badira, baina, horien guztien gainetik, gatazkaren lehen egunotan behintzat eta sare sozialen indarraren eraginez, ikusgarritasun handiagoa eskuratzen ari diren bestelako 'biktima' batzuk. Euren herrialdeetatik «baldintza hobeen bila» Persiar golkora alde egindako influencer-ak. Izan ere, eraso eta kontraerasoen artean gatazkaren hondarrak inguruko nazioetara laster asko iritsi dira, hala nola, Qatarrera, Kuwaitera, Saudi Arabiara, Jordaniara eta Arabiar Emirerri Batuetara eta horrek aipatu influencer horietako zenbaiten bizitzak azpikoz gora jarri omen ditu. Halaxe kontatu digute, bederen, euren sare sozialetan zalapartaka, bide batez alertak eta leherketak, sirenen soinua, ziurgabetasuna eta larritasuna monetizatuz.

Eduki-sortzaile horietako batzuek, gainera, euren gobernuei premiazko laguntza eskatu diete eskualdetik ateratzeko, eta, Espainiaren kasuan, instituzioen ustezko abandonua ere salatu du baten batek, bere jarraitzaileei «zergak ordaintzeari uzteko» eskatuz, berari gertatutakoak agerian uzten duelako «ez dutela ezertarako balio». Halako jarrerak eta antzeko beste zenbaitek, noski, polemika sortu dute eta sare sozialetan, bereziki, erreakzio ugari –kontrakoak gehientsuenak– eragin dituzte. Eta ez atzerrian dauden herritarrek —influencerrak izan, langileak edo turistak— beren herrialdeetako gobernuen laguntza kontsularra jasotzeko eskubiderik ez dutelako –egoera horietan, estatuen betebeharra da ahal duten neurrian babesa eskaintzea–, euren eskakizunek kontraesan nabarmenak azaleratu dituztelako baizik.

Izan ere, azken urteotan alternatiba erakargarri gisa aurkeztu izan dituzte Persiar golkoko hainbat herrialde Europatik joandako influencer hauetako askok: zerga-presio txikiagoa, negozio-aukera handiagoak eta luxuzko bizimodu digitalizatua. Dubai, bereziki, pribilegiozko bizitza horren ikur bihurtu da. Orain, baina, urte luzez estatuaren presentzia arbuiatu dutenek, zergak gehiegizkotzat jo dituztenek eta askatasun ekonomikoaren izenean alde egin dutenek, bat-batean estatu berari eskatzen diote babesa. Eta agian hortxe dago gakoa. Mundua, oraingoan bezalaxe, astintzen denean, globalizazioaren pribilegioak lausotu egiten dira nolabait. Eta askatasun ekonomikoaren promesek bat-batean errealitatearen aurrean talka egiten dute. Instagramen burbuilatik kanpo.

Límite de sesiones alcanzadas

El acceso al contenido Premium está abierto por cortesía del establecimiento donde te encuentras, pero ahora mismo hay demasiados usuarios conectados a las vez.

Por favor, inténtalo pasados unos minutos.

Al iniciar sesión desde un dispositivo distinto, por seguridad, se cerró la última sesión en este.

Para continuar disfrutando de su suscripción digital, inicie sesión en este dispositivo.

¿Tienes una suscripción? Inicia sesión


© El Diario Vasco