menu_open Columnists
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close

Ikamiketan korapilatuta

16 0
22.03.2026

Reala La Cartujako harmailetatik edo etxeko sofatik, babesik ez dadila falta

La Cartujako harmailetatik edo etxeko sofatik, babesik ez dadila falta

38 urte eta gero Realak Kopako finala bere zaleen babesarekin jokatzeko aukera izango du apirilaren 18an eta zorioneko erdiespen honek ere izan du bere polemika, ... noski. Finalaurrekoan Athletic gainditu eta berehala hasi zen nabaritzen urduritasuna realzale askoren artean. Martxoaren 11n, izena emateko prozesua abian zela, Realak bazkideek sarrera beste norbaiti uzteko aukera izango zutela jakinarazteak hautsak are gehiago harrotu zituen. Zozketa eginda, eta pozak eta etsipenak esleituta, polemika guztia atzean utzi eta aurretik geratzen den hilabeteaz gozatzea baino ez da geratzen –ahaz dezagun ostiraleko partida–. Ea ez dugun hurrengo finalerako horrenbeste itxaron behar, aste hauetan bizitakoak ikasteko eta akats berberak ez errepikatzeko balioko baitigu.

Pilota Finalaurreko lehia gogorra gera dadila denon oroimenean

Finalaurreko lehia gogorra gera dadila denon oroimenean

Ez da hau kirolak utzi digun polemika bakarra. Haserre amaitu zuen Binakako Txapelketako finalaurreko partida igandean Elordik eta datorren asteko finalean berak eta Zabaletak egon beharko luketela ere bota zuen norgehiagoka 22-21 galduta. Pena, ordu eta erdi pasatxoko lehia gogorra eta ederraren ostean bolo-bolo ibili zen Lasok aldageletara joateko baimena zuen ala ez izatea. Finalak pilotaz bakarrik hitz egiteko parada eskaini diezagula.

Korrika Euskarara hurbiltzeko gonbita nahi duenarentzat

Euskarara hurbiltzeko gonbita nahi duenarentzat

Bi urteren ostean berriro ere eskuz esku, auzoz auzo, herriz herri dabil dagoeneko Korrikaren lekukoa, 'Euskara gara' lelopean, ZETAKen doinuek lagunduta, entzun nahi duenari euskarara hurbiltzeko gonbita helaraziz. Atharratzetik abiatu zen ostegunean AEK-k antolaturiko martxa, jendetza elkartu zuen ekitaldi ofizialaren atzetik. Jai giro horretan, baina, polemikak ere topatu du lekua aurtengoan. Bateraezintasuna, eskubideak, erasoak, apartheid-a... bateko eta besteko adierazpenak eta argudioak entzun ditugu eta alderdi politikoek ere egin dute euren agerraldia. Euskara bera eta hura sustatzeko egiten den ekimen oro oraindik ere mesfidantzaz begiratzen duten horiek guztiek bere horretan jarraitzeko baliatuko duten egoera. Izan ere, euskarak aurrera egingo badu, biziraungo badu, elkarlanaren eskutik izango da. Denon ekarpenetik eta lekukoa eramateaz harago doan benetako konpromisotik.

Krisialdia Makal gero eta korapilatsuagoa den panoramari aurre egiteko

Makal gero eta korapilatsuagoa den panoramari aurre egiteko

Irango gerrak asko igoarazi du energiaren prezioa eta egoera horri aurre egiteko hainbat neurri iragarri ditu Espainiako Gobernuak. Erregaien, argindarraren eta gasaren balio erantsiaren gaineko zerga %21etik %10era jaitsiko du, erabilera profesionaleko erregaiak lagunduko ditu... Gobernuak egiten duen oro bezalaxe, kontu honetan ere ez da polemikarik falta izan, baina oraingoan etxe barruan ere izan ditu ika-mikak Sánchezek. Ez omen zen giro ostiralean ezohiko Ministro Kontseiluan eta Sumarren bost ministroek bilerara ez sartzeko mehatxua ere egin zuten. Ez dakit ba seinale ona den egunetik egunera zalantzazkoagoa eta korapilatsuagoa bihurtzen ari den panorama honen aurrean.

Zelatun Antonioren borda, lasaitasunerako txokoa Hernioren magalean

Antonioren borda, lasaitasunerako txokoa Hernioren magalean

Horrenbeste polemikaren artean, haiengandik ihes egiteko bide bat ere eskaini digu, zorionez, asteak. Izan ere, Antonioren borda berriro zabalik da Zelatunen, Goretti eta Arantxa Aldalurren, hiru hamarkadaz hartaz arduratu zen Antonioren alaben, ekimenez. Hasieran, asteburuetan irekiko dute, goizeko 9etatik aurrera, jendea joan arte. Hala, bost egunetan bakoitza bere lanean ariko da, eta beste biak bordari eskainiko dizkiete. Luxurik gabe –parajea da egiazko luxua, Hernioren magalean–, helburua argia dute: mendizaleak eta bertara hurbiltzen den oro ondo artatzea. Udaberria hementxe dugula, Zelatunera hurbiltzeko aitzakia handirik ez da behar, baina badugu beste bat. Bi ahizpa hauen balentriak merezi du bisita egitea.

Límite de sesiones alcanzadas

El acceso al contenido Premium está abierto por cortesía del establecimiento donde te encuentras, pero ahora mismo hay demasiados usuarios conectados a las vez.

Por favor, inténtalo pasados unos minutos.

Al iniciar sesión desde un dispositivo distinto, por seguridad, se cerró la última sesión en este.

Para continuar disfrutando de su suscripción digital, inicie sesión en este dispositivo.

¿Tienes una suscripción? Inicia sesión


© El Diario Vasco