Hau bai da Kopa irabaztea! |
Becerril de Campos. Egunotan buruan bueltaka darabilkit Palentziako herri txiki honen izena, une oro. Bai, milaka irudi, bideo, adierazpen eta erreferentziaren artean horixe datorkit bada, ... behin eta berriz, burura ezinbestean; taldearen historiaren etapa berria hantxe hasi zenaren irudipena baitut, beste askok bezalaxe. 2019ko abenduan jokatu zen Kopako lehenengo kanporaketa hura, Palentziako hiruburan eta inork gutxik sumatzen zuen gerora etorriko zena. Aparteko ilusiorik gabe ekin genion -zaleok, behintzat- berriro ere Kopako lehiaketari, baina hura izan zen, hain zuzen, La Cartujara lehen aldiz eramango gintuen bidearen lehen urratsa. Sevillan, Realak bere hirugarren Kopa altxatu zuen Athletic gailenduta eta garaipen hark astindu ederra eman zion klubaren historiari. Orduz geroztik finaletik gertu ibili da taldea ia beti, aurten berriro ere Sevillara, itxaropentsu eta indarberrituta, bueltatu den arte. Becerrilen ere ongi baino hobeto gogoratzen dute lehen kanporaketa hura. Realak zortzi gol sartu........