Azken agurrak |
Txikia nintzenean, gustuko nuen azaroaren lehen egunean hilerrietara joateko ohitura. Bi genituen herrian, eta bietara egiten genuen bisita. Nahiago izaten nuen kanposantu zaharra, hildakoak lurpean gordetzen zituena. Lorez gainezka egoten ziren hilobiak, koloretsu, eta harriak, garbi eta distiratsu. Batzuen eta besteen artean sortutako korridoreetan paseatzeak bazuen kutsu berezia. Gerora, harreman zailagoa izan dut hurbilagotik ukitu nauen heriotzarekin eta hilerriekin oro har. Bada, igande honetan, asko izango dira ohitura hura bera errepikatuko dutenak, gero eta gutxiago badira ere. Antza, gero eta gehiagok hautatzen dute........