Jasper |
Klimaren aldaketak baso-suteak are suntsitzaileagoak bihurtzen dituela dio ebidentzia zientifikoak, oraindik ere hori zalantzan jartzen –edo, are larriagoa, ukatzen– duenik badago ere. Tenperaturen igoerak, lehorteek eta muturreko baldintza meteorologikoek itzaltzen zailagoak izango diren sute erraldoi gehiago ekarriko dizkigutela errepikatzen dute adituek, eta uda oro izaten ari gara, gainera, horren lekuko. 2024ko uztailean, baso-sute erraldoi horietako batek 33.000 hektarea baino gehiago erre zituen urtero milaka turista erakarri izan ohi dituen Jasperko Parke Nazionalean (paisaia ikusgarriak eskaintzeaz gain, hartzak eta altzeak ikusteko leku aproposa........