Txoria
Txori txiki bat erori da. Txori txiki bat erori da alde zaharreko taberna baten atarian. Txori txiki eta gaztetxo bat erori da goitik behera. Bai, goitik behera. Txori txiki eta oso gaztetxoa. Apenas izango du astebete, aste eta erdi. Ez daki hegan egiten. Ez behintzat behetik gora. Bi hegokada, hamar zentimetro eta lurrera. Salto txikika egin du ezker-eskuin. Edonork pentsa dezake pozik dagoela, jaio izana duela ospatzeko.
Baina kontua hil ala bizikoa da. Txori txiki gaztetxoa erori egin da. Jaiotzen ikusi duen habiatik behera. Lurrera. Handituko bada, indartuko bada, biziko bada, jan egin........
