Pertur
Imajinatu. Oraingo honetan ere imajinatu. Nik ez dakit gure burmuinak lokatz, buztin edo plastilinazkoak ote diren. Imajinazioa non kokatzen ote den. Pentsamenduak agintzen ote dion noraino eta nola luzatu. Eskuinean edo ezkerrean egiten dion hozka emozioari. Koloretan edo zuri-beltzean marrazten ditugun ezinezkoak. Imajinatu. Egin hazka, eta sartu azkazalak nork bere mugetaraino. Hatzetan zikin arrastorik geratzen bada, izan dadila beste zerbait garbitu dugulako.
Imajinatu isiltasuna. Denborak plastifikatutako espazio absolutu hori. Imajinatu isiltasuna. Imajinatu egun batean bazarela beste pertsona batekin, bazarela........
