Loa |
Ba, lo hartu dut. Tira, lo egitea erabaki dut. Irakurtzen ari zaren zutabe hau idatzi aurretik oheratu egin naiz bi ordu eta erdiz. Alaba ere garaiz oheratu eta haren aldamenean nahita lo egitea erabaki dut. Ez dut egunero bezala, neke-kontra, betazalei tenk eutsi nahi eta ezinean hogei minutuz lo hartu. Ez. Arrats-iluntzeko zortzietan oheratu naiz, pare bat orduz lo egiteko gogoz. Gaueko hamar eta erdietan esnatu naiz beste bi orduz lan pixka bat egin eta atzera oheratzeko asmoz. Eta hementxe nago loa bifasikoa zen garaiko kontuak irakurtzen zuei garai ez hain urrun batean lo beste modu batera egiten zela........