Espainia |
Espainiara goaz, esan zidan atzo lagun batek. Eta nik, A. Nik katalejoak hartu eta urrutira begiratu nuen. Zenbateko distantziaz ariko ote zen kalkulatzeko. Gero barre ... egin zidan eta nik ere barre. Nola Espainiara? Galdetu zion semeak atzetik. Eta nik barre areago. Helduiok galderari, kamarada. Txorizo bokadilloa luzatu zion aitak semeari. Bertakoa. Pamplona. Txorizoa. Zortzi urteko gaztetxoa saltoka-saltoka hurbildu zen Real Madrileko kamiseta jantzita zuen lagunarengana. Pozik antzean. Ezin jakin Pamplona txorizoarengatik edo Espainiarengatik. Ba, Espainiara goaz. Berriro lagunak niri. Eta nik atzera, A. Oporretan e, berak, ez dakit zer argitu behar balit bezala. Bai, bai, nik, ulertu nuela azpimarratzeko. Zertara bestela?........