Eklipsea |
Belardian jolasean dabiltza bi ume. Batek futboleko baloia du eskuetan handi eta borobil, eta besteak ping-pongeko pilota. Txikia. Neurrikoa. Barrezka ari dira, Jarri, jarri parean, esaten dio batak besteari, pixka bat ezkerrerago, gehiago, gehiago... hortxe! Baina ping-pongeko pilota duenak ez du bestearen aginduetara kieto egoteko batere gogorik, eta akabo esperimentua. Ping-pongeko pilotak futboleko baloiari sortu behar zion itzala eguzkitan ezereztu da. Kris-kras. Edo urtu da. Edo ezkutatu da. Itzala desegin egin da. Akabo esperimentua. Bizilaguna begira geratu zaie betaurreko beltzak jantzita. Ezin........