Egia
Pito pito gorgorito aukeratzen zuten udalekuetan mutilek dantzarako neska-bikotea. Hurbiltzen ziren bi mutil eta ni hantxe, beste lagun baten ondoan, tente, irribarre tontoa ezpainetan, ... niretzat bestea niretzat bestea pentsatzen. Eta aukeratzen zuten eta aukeratzen genuen eta dantza hala moduz egiten genuen, onena betiko neska lagunarekin egitea zela sinetsita. Pito pito gorgorito eta hatza hara eta hatza hona. Inork irakatsi beharrik gabe asmatzen genuen ze esku jarri lepaldean eta ze esku gerrialdean. Horrela eta alderantziz, eta ni gero zurekin, e?
Pito pito gorgorito, horixe bururatu zait egunkariaren aurrean jarri naizenean. Badago non aukeratu, Afganistan, Pakistan, Iran, Israel, AEB, Espainia eta Europa. Aurreikus........
