Urruti |
Euskaldun gehienontzat Atharratze New York baino urrutiago dago. Zuberoako herri honetan ez da hauteskunderik izango bihar, lehen itzulian aukeratu baitzuten auzapeza. Dendaria izango da alkate ... berria. 24. Korrika bertatik atera da, Bilbora bidean.
Atharratzek, eta Zuberoak orokorrean, ekialde urruna dirudite. Euskal Herriko Damasko, Mesopotamia edo antzeko zerbait. Handik berri gutxi iristen zaizkigu. Benito Lentxundiren Atarratzeko jaunaren kantua izango zen azkena. Akaso lehendabizikoa ere.
Korrika abiatu da, eta giroa nahastu egin da Hegoaldean CCOO sindikatuaren parte-hartzearen inguruan. Batzuk eskubideez hitz egiten dute; beste batzuk, inposaketaz. Ez dirudi, ordea, liskarra garai batean bezala konponduko denik, zorionez. Atharratzetik atera eta Korrikak zeharkatu zuen lehen herria Iruri izan zen. Urruti geratzen den beste leku zoragarri bat. Baina Iruri Trois-Villes ere bada. Jean-Armand du Peyreren jauregia dago bertan. Iruriko kondea, Monsieur de Tréville, Luis XIII.aren mosketari-konpainiako kapitaina. Alexander Dumasen eleberrian agertzen dena.
AEKren eta CCOOren arteko liskarra beste modu batera konponduko litzateke garai haietan... Egunak joan ahala, afera honetan gauzak baretuz joango direla dirudi. Athos, Porthos eta Aramis bakean utzita. Korrika aldarria da eta festa ere bai. Bietatik behar du euskarak. CCOOz gain, badira euskararekin konpromiso arina duten elkarte, enpresa eta kolektibo ugari Korrikan parte hartzen ari direnak. Irakurketa zabala komeni.
Atharratzetik irten, Iruritik segi eta Bilbora bidean denontzako lekua egon beharko litzateke eta badago. New York ez da Euskal Herria.
Límite de sesiones alcanzadas
El acceso al contenido Premium está abierto por cortesía del establecimiento donde te encuentras, pero ahora mismo hay demasiados usuarios conectados a las vez.
Por favor, inténtalo pasados unos minutos.
Al iniciar sesión desde un dispositivo distinto, por seguridad, se cerró la última sesión en este.
Para continuar disfrutando de su suscripción digital, inicie sesión en este dispositivo.
¿Tienes una suscripción? Inicia sesión