Oholtza handi |
Urrundu dira danbor hotsak Donostiatik (eta Azpeititik), eta, azken aldian ia urtero bezala, neure buruari galdetzen diot ea neurriz handitu ote den Konstituzio Plazako oholtza. ... Niri, behintzat, gero eta mardulagoa iruditzen zait urtetik urtera, eta esan daiteke ia plazaren erdia hartzen duela, plaza bera baino plazago edo erakusleihoago bihurtzen dela. Ez dakit zer ematen dioten jaten, baina, dudarik gabe, gorputz ez-normatiboa jartzen ari zaio. Akaso, gazta tarta gehiegi eman diote, eta tarta........