menu_open Columnists
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close

Lizardi Memphisen

31 0
25.03.2026

Lizardi, Forrest Gump etorri duk hitaz galdezka, eta guk ez genekian nora bidali, Alosko dorrera edo eskailera luzeetara. Korrikan etorri duk, Atharratzetik, edo batek daki ... zein hegoalde sakonetik. Izango duk Faulkner irakurtzen ari garelako irakurle klubean, abuztuko argia, santutegia, palmera basatiak eta hori guztia, eta, akaso, horregatik begitantzen zaiguk dena hegoalde sakonekoa, Tennessee eta Alabama artekoa. Konfederatuak eta yankiak, euskaldunak eta erdaldunak arrantxoetan, piroteknia linguistikoa muxika hezur batez zorrozten, izan zitekeenean musika leunaz afinatzen. Bitartean, gure arteko beteranoena Delfos aldera begira jarri duk adur txarreko txoriak usatzeko, atsotitzak zaunkaka: «Zozoak (b)eleari ipurbeltz». Eta guk gure aldaka herdoiltzen hasiak astintzen jarri gaituk Elvisen estilora, morfosintaktikoki eta ergatiboki, bihotzaren atsekabeei oldartzeko, Bilintxi bezala ez gertatzeko. «Ergela da ergelkeriak egiten dituena», errepikatzen ziguk Forrestek. «Ergel-igel-ximel-epel», hasi duk gure arteko bertsolari pirata ahaleginean, bertsoaren oinak emanda hanka-palo bakar bati erantzuteko gai baino ez delako. Oin horri eman beharreko erantzuna emango zioan, baldin eta elebakartasunean lubakitutako zonbi saldo bat etorri izan ez balitz, pankarta aldarrikatzaile eta guzti, suzko mihiekin oihuka: «Eta kitto!». Aditz trinkoz egin zieagu aurre, Lizardik irakatsitakoari jarraiki: «garamatzazue», «darrepikakete», «izorrazkiguke», «darabiltzazue»…

Límite de sesiones alcanzadas

El acceso al contenido Premium está abierto por cortesía del establecimiento donde te encuentras, pero ahora mismo hay demasiados usuarios conectados a las vez.

Por favor, inténtalo pasados unos minutos.

Al iniciar sesión desde un dispositivo distinto, por seguridad, se cerró la última sesión en este.

Para continuar disfrutando de su suscripción digital, inicie sesión en este dispositivo.

¿Tienes una suscripción? Inicia sesión


© El Diario Vasco