Jay Kelly horma-bikoan
Noa Baumbachen 'Jay Kelly' pelikula Sylvia Plathen aipu batekin hasten da: «Norbera izatea erantzukizun erraldoia da. Askoz errazagoa da beste pertsona bat izatea edo inor ... ez izatea». Ulertzekoa da filma horrela hastea, George Clooneyk gorpuzten duen Jay Kelly delakoa antzezle ospetsua baita, eta beste askoren larruan aritu da urte luzez. Orain, ordea, ez du garbi besteren larruei eskainitako denbora horrek guztiak merezi izan ote duen. Fikziozko pertsonaiei eta etxekoei zein ingurukoei eskainitako tartea balantzan jarri ezkero,........© El Diario Vasco
