Urtarrileko aldapa |
Badirudi aspaldiko kontua dela urtarrileko aldapa. Orduan modernoak ziren garai haietan, gaur zaharkituak, suposatzen zen Eguberrietako festen gastuak, gehi erregeen opariek, dardarka uzten zituztela diru ... zorroak eta luze egiten zela hurrengo soldata jasotzera zeraman aldapa.
Gero, batzuk hasi ziren aldapa berri bat aipatzen, irailekoa, eskolarako gastuek etxeko diruan uzten zuten zuloa eragiten zutena. Esapideak ez zuen arrakasta handirik izan, baina urtarrilekoak jarraitu zuen, urte luzetan, agian aldaparik garaiena zelako.
Aspaldian, ordea, ez ditut ez bata ez bestea entzuten. Agian urtean behineko aldapa hilerokoa bilakatu delako. Ez du izenik, ez dute izenik, baina izan badira eta ez dira nobedadea, betiko kontua baizik. Ez etxe guztietan, noski, baina........