Oinak aulkian |
Azken boladan dezente suertatu zait trenean ibiltzea, Renfen nahiz Euskotrenen. Normalean zerbait irakurriz egiten dut bidaia baina, tarteka, begiak altxa eta ingurura begiratzen dut. Horrelakoetan ... askotan ikusten dut inguruko eserlekuetan gazte bat, gizona gehienetan, oinak eta derrigorrezko kirol oinetakoak pareko eserlekuan jarrita.
Aldamenean bertan suertatu zait hori azken bidaian, gazte bat trenera igo, nire pareko aulkia aukeratu eta instantean, eseri bezain laster oinak nire aldameneko jarlekuan jarri, nigandik zentimetro gutxitara, normaltasun osoz, noski, eskuak eta begiak mugikorrari lotuak.
Zer egingo nuen erabaki aurretik, azken boladan horrelakoetan ikusitakoak errepasatu nituen. Pertsona heldu bat........