Nolako gazteak

Arantxa Urretabizkaia

Pixkaka, gezurrak, egiatik erdia baino gutxiago duten notiziak, orokorkeriak, egiaz mozorrotutako huskeriak, balizko azterketak, inkestak, sare sozialen zaborra… Nahastu hori guztia eta bururatzen zaizun beste osagairen bat: gehienok pentsatuko dugun zerbait lortuko duzu.

Agian egiaz mozorrotutako gehiegikeria hori zure begiek ikusten dutenaren kontra doa, baina zer sinetsi behar dugu mundu zoro honetan, zuzenean ikusten duguna edo hainbeste lekutan, hainbeste ustezko jakintsuk edo buruzagik esaten diguna. Hamaika aldiz errazago da gehien azaleratzen den........

© El Diario Vasco