Guztion Reala |
Sevillako partidaren emaitza edozein izanda ere, zorionekoak zuek. Batek pentsa dezake, handikeria gehiegirik gabe, dezente ezagutzen duela inguruko jendartea, badakiela zer nolako gizartean bizi den, ... zeintzuk diren askoren bihotza asaldatu dezaketen irrikak, nondik nora doazen gehiengoaren grinak. Antzeko zerbait, apaltasun tanta batzuetan bustita, pentsatzen nuen nik joan den astean Realarena lehertu zen arte.
Hor jabetu nintzen zenbat indarra zekarren mareak. Soinketako kide batek esan zuen Sevillara zihoala alabarekin, autoz, eta ostatua Cordoban hartu zutela, total, partida bukatu eta ordubete luze besterik ez ostaturaino. Beste kide batek kontatu zuen bere semea eta haren neska autoz zihoazela ere eta partida bukatu ondoren autoan bertan egingo zutela lo. Lankide batek esan zuen autoz joango zirela bera eta bere mutila, eta Meridan egingo zutela lo bezperan, handik goizean goiz Sevillara joateko.
Horrela heldu zitzaidan egun gutxiren buruan Gipuzkoatik Sevillara Reala ikustera joateko hamaika moduen berri eta abenturak ez zituen beti protagonistatzat gazteak. Harrigarria zena normala iruditzen hasi zitzaidanean etorri ziren balkoietako bandera ugariak, supermerkatuan zintzilikatutako puxika txuri urdinak, herri askotan ikusgai jarritako pantaila erraldoiak, jendea edonon Realaren elastikoa soinean, emanaldi bereziak hedabideetan...
Ezin ahaztu antzekoak egin izan ditudala neronek, adibidez, etxetik Madrilera autobusez Rollings-ak entzutera joan eta kantaldia bukatu bezain laster berriz ere autobusera, pozik, baina dozena batzuk ginen eta oraingoan hogeita hamar milatik gora.
Zorioneko partidarako laupabost egun falta zirenean hasi nintzen gertatzen ari zenaren iturburua ikusten. Lehen pentsakizuna komunitatearen garrantzia izan zen, zer nolako premia dugun gu baino handiago den zerbaiten kide garela sentitzeko, ingurukoekin batuko gaituen zerbait. Kutsadura ondoren, gutxi batzuk hasi eta askok haiei jarraitu, baita zerbaitetan irabazle gertatzeko nahia ere.
Lerro hauek idazterakoan ez da partida gertatu eta ezin jakin Sevillatik bueltan zer nolako aldartea izango duten abenturazaleek. Ez zait futbola edo beste edozein kirol asko interesatzen, baina ez ditut kirolei buruzko notiziak bilatu behar, haiek bilatzen naute, haiek datoz niregana.
Ingurukoen irrika, berriz, asko interesatzen zait. Are gehiago, inbidia ematendidate grina hori sentitzen dutenak. Partidaren emaitza edozein izan bada ere, zorionekoak zuek.
Límite de sesiones alcanzadas
El acceso al contenido Premium está abierto por cortesía del establecimiento donde te encuentras, pero ahora mismo hay demasiados usuarios conectados a las vez.
Por favor, inténtalo pasados unos minutos.
Al iniciar sesión desde un dispositivo distinto, por seguridad, se cerró la última sesión en este.
Para continuar disfrutando de su suscripción digital, inicie sesión en este dispositivo.
¿Tienes una suscripción? Inicia sesión