Datorrena hartu behar
Gure aita zenak esaten zuen garrantzi gehiegi ematen geniola eguraldiari, bereziki euriari. Beretzat, behin udazkena bukatuz gero eta ia udaren atariraino, araua euria eta gabardina ... ziren. Txapela, berriz, urte osorako, aterkia, gutxitan, ez zuelako luzaroan haren eskuetan irauten, beti ahazten zitzaiolako bazterren batean.
Gu, berriz, hor ibiltzen ginen bihar zer eguraldi egingo duen asmatu nahian, meteorologoek modan ez zeuden garai haietan. Kandelaria bero, negua gero edo antzeko esaerak ziren norabidea markatzen ziguten itsasargia. Ordurako hasia zen klimaren aldaketa, baina ez zuen inork aipatzen edo, behintzat, ez zitzaigun horrelakorik heltzen gure belarrietara.
Memoriari kasu egiten badiot, negu hotzak gogoratzen........
