Perez sagutxoa
Etxeko afari arrunt batek ustekabeko istorioa ekarri zigun duela gutxi. Laurok geunden mahaian, nire bikotekidea, bi alabak eta ni, eta hizketaldia Perez sagutxoaren inguruan hasi zen, Junek, zaharrenak, beste hiru hortz dituelako erortzear. Zazpi urte betetzear dela, ohiko istorioak pitzadurak erakusten hasten dira, eta horrela bota zuen galdera: “Benetan existitzen al da........
