Lau aste |
Irango gerra laugarren astean sartzen ari zela entzun nuen joan den asteburuan irratian edo telebistan, eta bat-batean hotzikara moduko bat sentitu nuen, zeren, badugu eskarmentua, lau aste horiek lau hilabete edo lau urte izan baitaitezke ia-ia konturatu gabe, denborak eta gerrek elkarrekin dituzten jolas bihurri horiei esker. Analistek diote gerra ez aurrera ez atzera dagoela orain. Mintzatzeko era izango da, zeren Israelek aurrera egiten baitu lasai asko Libanoko hegoaldean, mugatik gertu dauden........