menu_open Columnists
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close

Saltsa apur baten gosea

13 0
04.08.2026

Eusko Label Ligearen lehen hamaika jardunaldiak jokatuta eta hamar estropada geratzen diranean, gauzak gero eta argiago dagoz, sailkapenaren goialdeari, erdialdeari eta beheko aldeari erreparatuta. Orio lider sendoa da, hamaika jardunalditan zortzi garaipen eskuratuta eta bigarren sailkatuari, Zierbenari, hamazortzi puntoko aldea kenduta. Garbi dago, Iker Zabalaren ekipoa ganerako guztien ganetik dagoala eta baldintza normaletan oso gatxa izango da beste traineruren batek menderatzea. Egia esateko, oriotarren nagusitasunak ez dau inor ezustean harrapau. Igaz hiru txapelketak, Eusko Label Ligea eta Kontxako banderea irabazi ostean, aurten bide beretik doa traineru horia. Aurrerago be esan neban moduan, sailkapeneko goialdean lehiatzen dabilzan traineruek laguntzaren bat -eguraldiarena, korronteak eta abar- behar dabe oriotarrak........

© Deia