Haginka egitera Anoetara |
Denporaldiko partidurik garrantzitsuena jokatuko dau bihar Athleticek Donostiako Anoeta estadioan. Kopa txapelketako finalerako sailkapena dago jokoan eta esan beharrik be ez dago zelako uholdea eragingo leuken zuri-gorriak Sevillako finalean sartzeak. Egia esateko, Ernesto Valverderen taldeak ez deusku emon baikor egoteko arrazoi handirik. San Mamesen jokatutako joaneko partiduan, aurkaria nagusitu egin jakon etxeko taldeari. Halandabe, zuri-gorriak bizirik daukiez kanporaketea gainditzeko aukerak, gol bakar bategaitik galdu eben-eta. Ukaezina da, Donostiako taldea faboritoa dala finalerako sailkatzeko. Alde batetik, aurretik dagoalako kanporaketan eta bestetik, etxean, zaleen babesagaz jokatuko dauelako biharko partidu erabakigarria.
Hori bai, ez dakit oso ondo zergaitik, baina Athletic zaleak,........