menu_open Columnists
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close

Ezustekorako osagai barik

17 0
30.06.2026

Eusko Label eta Euskotren ligetako lehen estropadek ez dabe ezelango ezustekorik ekarri. Orio eta Arraun Lagunak ziran faborito nagusiak kiniela guztietan eta ez dabe hutsik egin. Hortik aurrera atara daitekezan ondorioen artean, garbi geratu da Zierbena, Donostiarra eta Bermeo-Urdaibai dirala hautagai nagusiak Orioren aurkari izateko ohorezko txandan. Getaria eta Hondarribia bigarren multzo baten dagoz, bigarren txandan nagusi izateko eta hirugarrenean musturra sartzeko lehian. Ganerako sei traineruak, San Juan, Ondarroa, Santurtzi, Isuntza, Chapela eta Ares lehia bizian ibiliko dira sailkapeneko azken postuetatik ahalik eta urrunen egoteko.

Lau estropada bakarrik galdu ebazan igaz Orioko traineruak. Aurten ez dau bat bera be galdu. Sei jokatu eta sei irabazi. Beraz, esan beharrik be ez dago gatxa dala Iker Zabalaren ekipoa menderatzea. Ba edozein........

© Deia